XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba'zan beste iritzirik ere.

Lengoari, batasuna bearren-bearren: zeritzon bezela, beste batzueri teknika-iztegia deritzoe bearren-bearren.

Jakintza-gaiak euskeraz esateko eta edatzeko ez daukagula teknika-itzik.

Eta iztegi ori egin arte, ez degula ezer egiten.

Euskera bee-mallako iritzian uzten degula.

Jakindurirako gai ez bailitzean, alegia.

Izkuntza bat ezin litekeala bizi jakintzazko prestigiorik gabe, jakintzazko itzalik gabe.

Euskerak, baserritarren izkuntza bakarrik izateari utzi bear diola.

Aristokratia buruzko aristokratia, alegia irabazi bear duala.

Bestela galdua dala.

Teknizismo bat bear-bearra degula.

Jakintza guztietarako teknizismo bat.

Or dagola Euskaltzaindiaren lana.

Iritzi onek ba'du bere zain, bere iturri.

Ola mintzatzen diranak, naaskillo baten mendean bizi dira, complejo baten mendean.

Euskera ez dala baserrirako besterik.

Ez dala jakintza-gaietarako gai.

Ori senti dute beren barruan.

Eta Euskerari dioten maitetasunarren, sentimendu ori kendu nai luteke beren gañetik.

Euskera, esan oi-dan bezela, jakinduri guztietarako gai dala, argi ikusi nai luteke.

Entzun, bai, entzun oi-dute, ta siñetsi ere siñesten bezela dute bear bada... bañan beti ere or gelditzen zaie biotz-biotzean, elorria bezela loturik, mataza madarikatu ori, ezin-kendurikako mataza ori, complejo ori: ez dala gauza, ez dala gai.

Eta lenbailen Euskera, jakinduri gaietan garaitzalle sarturik ikusi nai luteke.

Eta bitartean lotsor orren mendean larri bizi dira... itotzeko esturan.

Apologetika-mataza deritzaio egoera oni, gogo-egoera oni.

Euskera goren-gorengo mallan ikusi-bearra.

Maitetasunak eragindako egoera, egoera leiala, goragarria benetan au ere; bañan... bere lekutik apur bat aldatua? ez dakit, ba, nik.

Bañan, ori bai: gauzak beren lekuan daudela ondo.

Ta gauza guztietarako bear dala asti eta egoarri.

Izkuntza batek goi oiek iristea ez dala egun biko lana, ezta urte gutxikoa ere.

Gizaldietako lana baizik.

Euskerak ba'dauka ortarako gaitasunik asko.

Euskerak ortarako Griegoak bezain erreztasun ona du.

Ori egia da.

Itz berriak sortzeko Griegoa bezain bizkor dala, alegia.

Ala dan bezela.

Itzak elkarrekin lotuaz, itz berriak sortzeko.

Sortu izan diran bezela.

Larramendi ezkero batez ere.

Bañan, sortu.

Ez bait-da berdin sortzea ta euskaldunak itz aiek berentzakotzea....

Izkuntza, berriz, ez bait-dute osatzen itzak, itz sollak, itz sortuak, itz artuak, itz sartuak baizik, erriak beretzakotutako itzak baizik.

Eta erriak jakintsuak ere berdin itzak beretzakotzea, gauza nekeza baitda, urte asko bear dituan lana.

Dana dala, Euskaltzaindiaren egitekoa dala itz oiek sortzea.